Euskal diputatuak gogor kritikatu du Espainiako gobernuak onartu nahi duen kode penalaren erreforma.

Bere esanetanerreforma honek "espetxe estatu eta poliziala indartuko du herritarren eskubideen kalterako". Eta gehitu duenez, "ordena publikoak bake soziala ordezkatuko du" eta "zuzenbide estatuak desegindako estatuan bihurtuko da".



Sabino Cuadraren arabera hori guztiaren adibide "garbia" da "etenik gabeko espetxe zigorraren berrikuspena legez ezaguna den bizi osorako zigorraren mozorro zakarra". Bere esanetan, "bidegabekeriak segurtasun juridiko eta legalitatearen printzipioak ordezkatuko ditu". Azken finean, Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, "erreforma honek iraganera bueltatzen gaitu".

Horrezaz gain, Cuadraren arabera azken hamarkadetan Euskal Herrian aplikatu dituzten legerik "okerrenak" estatu osora hedatzen ari dira orain. Bere esanetan "gobernua ETA berriak eta kale borroka berriak bilatzen ari da", eta gehitu duenez, "herritarren protesta eta 15-m bezalako mugimenduetan aurkitzen ari da". Bere hitzetan, "kode penala aplikatzeko etsai berriak bilatzen ari da PPren gobernua".

@ehbilducongreso