Amaiurren ustez, PPk onartu nahi duen Herritarren Segurtasun Legea delakoa, beste ezer baino, "Herritarren Errepresiorako Legea" da. Eta horren helburua, herritarren protestak isilaraztea da.

Lege hau, espainiar estatuak Alderdi Popularraren eskutik bizi duen erregresio demokratikoaren beste adibide bat da. Kasu askotan, iraganera garamatzan erregresioa. Sozioekonomia alorreko beste murrizketa ugari bezala, lege honek ere 40 urtez garamatza iraganera.

Jakin beza Alderdi Popularrak demokrazia ez dela murrizketa sozial, zibil eta politikoekin indartzen, eta are gutxiago, jarrera autoritarioekin.

@ehbilducongreso