Maite Aristegi diputatuak bertsoz esan dio ezetz LOMCEri nahiz eta Celia Villalobos Kongresuko presidente ordea galarazten ahalegindu den. Hau da kantatutakoa:

Euskal Herrian geure hezkuntza
Ari gara eraikitzen
Eta LOMCEri ez diogu utziko
Gure ikasgeletan sartzen

Aurretiaz Aristegik Espainiako gobernuari eskatu dio "bere eskuak geure eskoletatik atera eta bakean irakasten utz gaitzala".



 

Era berean, UPNk Nafarroako hezkuntza sistemako D ereduaren aurka hasi duen ofentsiba salatu eta Iturrama institutuari bere elkartasuna adierazi dio". "Lotsagarria da, zapalketa bat, Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren aurkako erasoa", esan du. Eta zera gaineratu ere bai, "inkisizio espioitzaren beste adibide bat, LOMCEren aurrekaria dena".

Ildo horretan, diputatu subiranistak esan du Euskal Herrian LOMCE indarrean jar ez dadin urratsak ematen ari garela. Bukatu aurretik, hezkuntza sistema propioa aldarrikatu du Aristegik.

@ehbilducongreso