Nafarroako hezkuntza sistemako irakasleen ideologia eta iritzi politikoak ikertuz, ustez Guardia Zibilak egin duen txostenaz azalpenak eman ditzan, Jorge Fernandez Diaz barne ministroaren agerraldia eskatu du Amaiurrek. Ekimen honezaz gain, joan den astean beste bi gehiago egin zituen koalizio subiranistak, hala nola, txosten horren eskaera eta gai honi buruzko idatzizko hainbat galdera.

Sabino Cuadrak adierazi duenez, “Nafarroako hezkuntza sistemako irakasleen, ikasleen eta gurasoen oinarrizko eskubideen zapalketa baten aurrean gaude”. Bere ustez, “hezkuntzako profesionalak zelatatzea euren ideologia zein den jakiteko diktadura egoeretako kontua da”. “1936ko egoera gogora erazten digun jazarpena nozitzen ari dira Nafarroako irakasleak”, esan du. Diputatu subiranistak UPNri galdegin dio kontuan hartu dezala D ereduko irakasleei elkartasuna adieraziz eta euren lana goraipatuz atzo Foru Parlamentuak onartu zuen adierazpen instituzionala.

@ehbilducongreso