Iñaki Goioaga eta Onintza Enbeitak osaturiko Amaiurren ordezkaritza bat Sevilla IIko espetxera hurbildu dira gaur 25 egun gose greban dauden presoen egoera ezagutzeko.

Goioaga eta Enbeita espetxeko zuzendariarekin ere batzartzeko asmoa izan dute baina honek uko egin die parlamentari abertzaleen eskaerari. Hala ere, euskal senatariak abokatu legez presoekin izateko aukera izan du.

Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Xabier Mikel Errekondo diputatuak Sevilla II espetxeko euskal presoek pairatzen duten egoera larria salatu du. Bere esanetan "oinarrizko eskubideen urraketa etengabea da espetxeetan".

Horregatik, Amaiurreko bozemaileak euskal presoek jasaten duten egoera ankerra, isolamendu egoera, salbuespeneko neurriei amaiera eman diezaiela exijitu dio Espainiako gobernuari.

Ildo horretan, Errekondok esan du "egoera honek ez diola mesederik egiten bakegintzari, alderantziz, zaildu egiten duela". Eta gaineratu duenez, ordua da Alderdi Popularrak "Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berria kontuan hartu eta erantzukizunez jokatzeko".

Sevilla II espetxeko zuzendariarekin batzartzeko eskaera berriz egingo duela iragarri du Amaiurrek.

@ehbilducongreso