Alberto Ruiz Gallardón Espainiako justizia ministroak uko egin dio Jon Inarritu Amaiurreko diputatuak egindako galderari erantzuteari. Diputatu subiranistak galdetu dio ea zer neurri hartzeko asmoa duen gobernuak estatuaren indarkeriaren biktimak onartu eta beraien erreparazioa gauzatzeko.

Diputatu abertzaleak gogoratu duenez, gaur bezalako egun batez baina duela 24 eta 29 urte, hurrenez hurren, "Estatuko aparatuek" Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zutela. Hala ere, Inarrituk nabarmendu du hainbat hamarkadaren ondoren "hilketa horiek prestatu eta agindu zituztenen izen abizenak ez dakizkigula". "Argitaratu gabeko informazio gehiegi dago", esan du.



Euskal diputatuak gogoratu duen bestea, buruzagi abertzale eta parlamentari ohi biak estatuaren biktimak izan arren, oraindik ez dute erakundeen omenaldi ofizialik jaso eta gaineratu du "Espainiako kongresua isilik gelditu dela urte hauek guztietan".

Beste alde batetik, Aieteren adierazpenaren harira, indarkeria guztien biktima guztien onarpen eta erreparazioa aldarrikatu du Jon Inarritu diputatuak. Ildo horretan, Josu Muguruza eta Santi Brouardez gain, ETAren beste biktima batzuk ere gogoan izan ditu.

@ehbilducongreso