Azken egun eta aste hauetan Euskal Herriak bizi duen gatazkarekin lotura estua duten gertakari ugari izan da. Azkena atzo bertan Murtziako espetxean bisita egin ondoren presoen senideen aurka izandako erasoa. Badirudi Espainiako gobernuak eta Alderdi Popularrak Euskal Herriak bizi duen aro politiko berria zapuztu nahi dutela. Are gehiago, garai itxaropentsu honi oztopoak jarri eta euskal gizartearen bake eta normalizazio nahiari hegoak moztu nahi dizkiola. Eta oso larria da hori. Ulergaitza euskal herritarren gehiengoarentzat zein nazioarteko eragile gehienentzat.

ETA erakundeak borroka armatua behin betiko utzi eta bi urtera, Espainiako gobernuak ez du urratsik eman eta preso politikoen aferan esaterako, mendeku politika ankerra errealitate izaten segitzen du. Presoen bizi baldintzak geroz eta ankerragoak dira eta hala ere horri irtenbidea eman ordez, Alderdi Popularra presoekiko elkartasun oro kriminalizatzen segitzen du. Herriraren aurkako polizia operazioa horren adibide argia da.

Baina Espainiako gobernuaren jarrera erasokor hori ez da soilik espetxeetara mugatzen. Kalean, egunerokoan ere errepresio eta estatu indarkeria errealitate dira. Asko eta asko izan dira gure errepideetan Guardia Zibilak eta polizia espainiarrak jartzen dituzten kontrolei buruz kongresuan idatziz egin ditugun galderak. Erantzunik ez dugu jaso ordea. Eta bien bitartean, jazarpen politikoak aurrera segitzen du hemen ezer aldatu izan ez balitz bezala. Iosu Lizarralde, Sortuko kide eta Oñatiko Bilduko zinegotziak aste honetan bertan Guardia Zibilaren eskutik jasandako legez kanpoko galdeketa beste adibide bat da.

Las actitudes y sucesos que estamos viendo en las últimas semanas indican que el gobierno epañol está enquistandose en una estrategia en la que persisten elementos de venganza, de amenaza y persecución política, de espionaje a partidos legales...

Parece que el gobierno del PP se empeña en condenarnos a un escenario de retroceso. En un momento en el que se han abierto importantes oportunidades para avanzar y desbloquear ámbitos como la política penitenciaria, la normalización política y la superación de las diferentes cuestiones derivadas del conflicto, se encierra en una espiral que solo alimenta los intereses de los sectores más recacionarios del Estado.

En ese sentido, el PP es responsable directo de agresiones como el ataque sufrido ayer por familiares de presos en Murcia porque está alimentando a la ultraderecha. Le exigimos que deje de dar cobertura política a esos sectores que solo siembran odio y venganza.

Una situación preocuoante y dificil de comprender para la sociedad vasca y para muchos agentes internacionales que tienen su atención puesta en todo lo que está sucediendo.

Badira salatzen ari garenaren adibide gehiago. Entzuketak, espioitza politikoa ohiko da Euskal Herrian. Alderdi politiko legalak izan arren Espainiako gobernuak Espainiaren proiektuarekin bat egiten ez dugunok zelatatzeko agindua emana du. CNIren zuzendari nagusiak kongresuko sekretu ofizialen batzordean agertu eta gezurra esan eta 24 ordura, Ernai gazte erakundeak bere jarduna zelatatzeko espioitza tresnak erakutsi zituen. Edota egunero indar polizial ezberdinek ezartzen dituzten kontrolak (egunean hamabi inguru), euskal herritarrak galdekatu eta mehatxatzeko.

Amaiurrek gobernuko presidenteordearen agerraldia eskatu du batzorde konstituzionalean entzuketei buruz azalpenak eman ditzan. Ba joan den ostegunean jakin genuen, gure eskaerari baiezkoa eman diola baina gu ordezkaturik gauden batzordean barik sekretu ofizialen batzordera agertuko dela. Hemen ere Espainiako gobernuaren ausardia eza agerikoa da.

Ante la reiteración de hechos que evidencian el espionaje, las escuchas y control sobre partidos políticos legales y cargos públicos, Amaiur ha solicitado la comparecencia de la vicepresidenta del gobierno para que de explicaciones al respecto, pero hemos sabido que habiendose aceptado nuestra petición la comparecencia se hará en una comisión, la de secretos oficiales, en la que se nos prohibe la presencia. Aquí también queda en evidencia la escasa valentía y catadura democrática del gobierno.

Eta entzuketez ari garela, ohikoak dira ere bai espetxean dauden presoen elkarrizketa pribatuen filtrazioak. Eta nola ez. Ez ditzagun euskal herritarren makroepaiketa politikoak ahaztu. Eta ingurumaria honetan berriz ere torturak agertu dira. Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren gazte independentistek ozen salatu zuten duela bizpahiru aste.

Eta guk geuk, salaketa horri helduta torturei buruzko interpelazioa egin genion barne ministroari. Eta torturaren desagerpenean urratsak eman asmoz lau puntuko mozioa aurkeztuko dugu datorren asteartean.

Al hilo de lo que estamos denunciando, también queremos dar a conocer que el próximo martes presentaremos una moción planteando pasos concretos para la desaparición de la práctica d ela tortura en el Estado. Una propuesta que consta de cuatro puntos:

  • Inkomunikazioa egoeraren amaiera.
  • Orain arte izan diren tortura salaketen ikerketa abia dezala gobernuak.
  • Nazio Batuen Erakundearen, Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren eta Torturaren Prebentziorako Europako Batzordearen aholkuak bete ditzala gobernuak.
  • Torturak jasan dituzten pertsonekin nazioarteko zuzenbidea bete dezala gobernuak.

Horiexek beraz, aste honetan bertan, azken hamarkadetako eskubide urraketa lazgarrienaren kasu gehiagorik eman ez dadin Espainiako kongresura eramango dugun mozioak jasotzen dituen lau puntuak.

Ekimen hau beraz, Euskal Herriak bizi duen egoeraren baitan txertatzen da.

Gatazkaren konponbidean urratsak emateko aukera paregabea emango diogu Espainiako gobernuari. Ordua da, errepresioa, jazarpen politikoa eta indarkeria behin betiko albo batera uzteko. Ordua da garai politiko berri honi heldu eta ausardiaz jokatzeko. Ordua da bakearen etsaiak izateari uzteko.

@ehbilducongreso