Gaur, 38 urte betetzen dira espainiar estatuak, Marokok eta Mauritaniak "Madrileko Akordioa" adostu eta sinatu zutela. Akordio hark, sahararren autodeterminazio eskubidearen gainetik, euren herria, Mendebaldeko Sahara alegia, nola eta nortzuen artean banatu zehazten zuen. Akordio hura sinatu eta 38 urtera, Mendebaldeko Saharak okupaturik jarraitzen du.

Amaiurrek, data honen garrantzia gogoratu eta saharar herriari gure elkartasunik beroena helarazi nahi dio. Eta era berean, espainiar estatuari auzi honetan dagokion ardura historikoa bere gain har dezala exijitzen diogu.

Ildo horretan, Amaiurrek sahararren giza eskubideen aldeko proposamena egin du aste honetan bertan. Hain zuzen, Mendebaldeko Saharan dagoen Nazio Batuen Erakundearen misioak (MINURSO) giza eskubideak ikuskatzeko mekanismoak izan ditzan gestioak egiteko eskatzen diogu Espainiako gobernuari.

Hala ere, ez dezagun ahaztu, gaurko aldarri nagusia sahararren autodeterminazio eskubidearen aldekoa da.

@ehbilducongreso