Espainiako gobernuari zuzenduriko galdera batzuen bidez, koalizio subiranistak Ernaiko kideek erabiltzen duten lokal baten aurrean atzemandako espioitza tresnei buruzko informazioa eskatu du Amaiurrek.

Nabarmentzekoa da, aurkikuntza hori Felix Sanz Roldan CNIren zuzendariak, Espainiako diputatuen kongresuko sekretu ofizialen batzordearen aurrean agerraldia egin eta 24 ordura publiko egin dela. Roldanek berak adierazi zuenez, Espainiako zerbitzu sekretuek ez dute alderdi politiko legalik zelatatzen.

CNIko zuzendariak gezurra esan zuen. Horregatik, Amaiurrek hainbat galdera zuzendu dizkio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso