Amaiurrek salatu du Alderdi Popularrak onartu nahi duen erreformak pentsio sistema publikoaren desagerpena ekarriko duela. Sabino Cuadra diputatuaren arabera "pentsiodunen dirua bankarien patriketara joango da kontuak ondo baino hobeto" egin dituztelako. Eta enplegu ministroak berak esandakoak gogoratu ditu, alegia, datozen bederatzi urteetan 33.000 milioi euro aurreztuko dituztela pentsioen erreforma esker. Kontua da, adierazi du Cuadrak, FROB delakoak esana, porrot egindako aurrezki kutxei bideraturiko 52.000 milioi euroetatik 37.000 milioi galdutzat ematen dituztela. "Horrela, tontorik handienak ere negozioa egin dezake", esan du euskal diputatuak.

Bere hitzetan gainera, Gizarte Segurantza eta Pentsio sistema publikoa "benefizentzia edo ongintza zerbitzu" bihurtu nahi du Espainiako gobernuak. Horregatik guztiagatik, gizarte segurantza eta pentsioen alorrean ere Euskal herriarentzat burujabetza aldarrikatu du Sabino Cuadrak.

@ehbilducongreso