Alderdi Popularrak aurrera eraman nahi duen energia erreformarekin oso kritiko agertu da Amaiur. Maite Aristegi diputatuaren arabera estatuaren zentralizazioaren bidean beste urrats bat eman nahi du Espainiako gobernuak. Bere esanetan energia erreformak Iberdrola, Endesa eta Unión Fenosa bezalako enpresen interesei erantzuten die. "Banpiroak" dira enpresa horiek, esan du Aristegik eta gehitu duenez "argitasuna eman beharko lukeen erreformak iluntasunera garamatza".



Diputatu abertzalearen arabera gaur egun indarrean dagoen energia eredua ez bat ere iraunkorra ikuspuntu ekonomiko edo ingurumenaren aldetik. Are gehiago, Aristegik salatu duenez bestelako bide bati eutsi beharrean eredu horretan sakondu nahi du Espainiako gobernuak. "Energia berriztagarriak suntsitu nahi ditu Alderdi Popularrak", esan du diputatu subiranistak. Era berean, Aristegik salatu duenez, erreformak are gehiago garestituko du argindarraren prezioa.

Bukatu aurretik, baliabide energetikoen kontrol demokratikoaren aldeko apustua egin du Aristegik. "Zerbitzu publiko eta unibertsala nahi dugu", esan du eta jarraian, Euskal Herriarentzako energia sistema propio eta burujabea aldarrikatu.

@ehbilducongreso