Amalur Mendizabal Amaiurreko senatariak Cristina Uriarte hezkuntza sailburuari eskatu dio ez dezala LOMCE legea Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean jarri. Era berean, senatari abertzaleak Euskal Herriko hezkuntza komunitateari dei egin dio indarrak batu eta euskal gizarteak nahi duen hezkuntza sistema garatu dezan.

Bere ustez, Euskal Herriak bere sistema publiko eta nazionala garatzeko gaitasuna dauka eta nabarmendu du gure herriak gure errealitateari erantzungo dion kurrikulum propio behar duela.

@ehbilducongreso