Senatuak ezetz esan dio gaur Nafarroako Parlamentuari errespetua adierazi eta bertan onartzen diren legeak eta Nafarroako herritarren borondatea errespetatzeko eskatuz Amaiurrek aurkeztu duen mozioari.





Alberto Unamunzaga senatari subiranistak Yolanda Barcinaren gobernuari herritarren bizkarrera aritzea leporatu dio. Are gehiago, Unamunzagak salatu duenez Barcinaren gobernua eta Espainiakoa eskutik helduta ari dira Foru Parlamentuak onartzen dituen lege eta arauen aurka jotzen.

Bere ustez, Espainiako gobernua justiziaren erabilpen politikoa egiten ari da Nafarroako legeen aurka Konstituzio Epaitegian behin eta berriz helegiteak aurkeztuz. Senatari subiranistaren arabera "eskuduntzen konkista" burutzen ari da Espainiako gobernua.

Egoera honen aurrean "eskubide historiko hauekiko errespetua indar politikoek babestu beharko luketen gutxieneko proposamena" dela adierazi du Alberto Unamunzaga.

UPNk eta PPk aurkako boza eman dute eta PSOEk eta PSCk abstentziora jo dute. Gainontzeko taldeak alde agertu dira.

@ehbilducongreso