Attachments:
Download this file (Enmienda de totalidad PGE 2014.pdf)Enmienda de totalidad PGE 2014 [ ] 81 kB

Amaiurrek 2014ko estatuko aurrekontu nagusien proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu dio gaur. Lau arrazoi nagusi argudiatzen ditugu horretarako:

Batetik, diru sarrera gutxiegi aurre ikusten dute eta iruzur fiskalaren aurkako konpromiso eza nabaria da. Bi elementu horiek krisiari aurre egin eta gizartean dauden desberdintasun eta pobrezia tasak gutxitzeko balio ez duen tresna bihurtzen dute aurrekontu hauek.

Bestetik, nahikoak ez diren gastu politikek ongizate estatuaren suntsiketa areagotzen dute. Horrek prekarietatea darama zerbitzu publikoetara barne merkatuaren ahulezia areagotuz eta familia, autonomo, enpresa txiki eta ertain eta ekonomia sozialari bizkar emanez.

Hirugarrenik, egiturazko erreforma neoliberalen porrotaren isla dira aurrekontu hauek. Horren ondorioz, krisia denboran luzatu eta lan eskubideak eta pentsioak murrizten ditu. Are gehiago, aurrekontu hauek ez dute kalitatezko enplegua sortzeko balio

Eta laugarrenik, aurrekontu hauek ez diote Euskal Herriko errealitate sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalari erantzuten. Are gehiago, estatuko beste herritarrekin alderatuz euskal herritarron gastu sozial, ekonomiko eta politikoa handiagoa da.

Azken batean, aurrekontu hauek krisiaren portura egiten dute arraun ongizate estatua murriztuz, iruzur fiskala babestuz eta gizarteko sektorerik ahulenak zigortuz: pentsiodunak, langabetuak, autonomoak, ekonomia soziala eta pymeak. Euskal Herriko errealitate politiko, ekonomiko eta sozialari bizkar ematen dioten aurrekontuak dira.

Horregatik guztiagatik, 2014ko aurrekontu nagusiak atzera itzuli ditzala eskatzen diogu Espainiako gobernuari eta ekonomia, finantza, ogasun, gizarte, lan eta kultura alorrean Euskal Herriak esparru propio eta burujabea behar duela berresten dugu.

@ehbilducongreso