Info7Irratiari eskainitako elkarrizketan, diputatu subiranistak esan du Euskal Herriko gehiengo politiko eta soziala Espainiako gobernuak bultzatu duen hezkuntza erreformaren aurka dagoela. Horregatik, insumisioa proposatu du LOMCE legea ez dadin Euskal Herrian indarrean sartu.

Diputatu abertzaleak Alderdi Popularraren "bakardadea" nabarmendu du ere bai. "Berriz ere PP bakarrik gelditu da estatuaren bere ereduaren defentsan", adierazi du zehaztuz, eredu hori "erabat atzerakoia dela". Rafa Larreinaren arabera LOMCE legeak bizkarra ematen dio ez Euskal Herriaren errealitate politiko, sozial eta kulturalari soilik, baita espainiar estatuko errealitate politiko, sozial eta kulturalari ere.

{audio}http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/10/20131011_31684.mp3{/audio}

Bere usustez euskal erakundeek euren bide eta legeria propioak uztartu behar dituzte.

@ehbilducongreso