Koalizio subiranistak aurrezki kutxa eta banku fundazioen lege proiektuaren, merkatuaren batasuna bermatzeko lege proiektuaren eta estatuaren kanpo ekintzaren lege proiektuaren aurkako osoko emendakinak aurkeztu ditu.

Aurrezki kutxa eta banku fundazioen lege proiektuaren aurkako osoko emendakinari dagokionez, Amaiurrek dio "oinarri soziala duten finantza entitateak desagerrarazteko prozesuaren azken urratsa dela" lege hau.

Euskal koalizioaren arabera, hiru lege proiektu horiek "Euskal Herriaren bizkarrera eginak daude eta euskal herritarren interesen kalterako dira". Ildo horretan, lege horiek guztiak estatuaren birzentralizaziora bideratuak daude eta beraz, Euskal Herriaren burujabetzaren aurkako eraso zuzenak dira.

 

@ehbilducongreso