Amaiurrek Espainiako Gobernua interpelatu du senatuan Nafarroako Gobernuak hartutako hamar erabakiren aurrean aurkeztutako errekurtsoak direla eta. Alberto Unamunzagak PPri leporatu egin dio nafarrei bizkarra emanda gobernatzea, eta UPNri aurpegiratu dio politika horren konplizea izatea. "UPN foruen kontrako alderdia da", esan du Unamunzagak.



Senatariaren arabera, Espainiako Gobernuak "behin eta berriro" ukatzen ditu Nafarroari dagozkion konpententziak, eta horren ordez, "legeak eta arauak inposatzen dizkio". Unamunzagaren arabera, "historia osoan izandako konpetentzien inbasio larriena da hau. Frankok berak ere ez zuen zalantzan jarri Nafarroak funtzio publikoan konpetentziarik duenik". Amaiurreko kideak salatu du PPk "politiko erabili" egiten dituel baliabide judizialak Auzitegi Konstituzionalari aipamena eginez.

Zentzu horretan, senatariak esan du PPk "estatuaren makinaria" erabili egiten duela: "Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak egiten duena Gobernuaren plana betetzea da".

Bere interbentzioa amaitu aurretik, Unamunzagak tonu ironikoa erabili du, esateko, "estatu espainolak auzitegi britaniarrak onartzen dituenean Gibraltarren konpnbidea aurkitzeko, edo Marruekoseko auzitegiak Ceuta eta Melillaren etorkizuna erabakitzeko, orduan, akaso, euskal independentistok kontuan izango dugu Auzitegi Konstituzionala Euskal Herriari buruzko erabakiak hartzeko".



@ehbilducongreso