Hiru indar hauek diputatuen kongresuan defendatu dute estaturik gabeko nazioek euren burua determinatzeko duten eskubidea.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak Espainiako Gobernuari leporatu dio "Konstituzioa eskudo eta arma bihurtzea". Esan duenez, Espainiako Estatuaka "bere burua babesten du" Konstituzioaren atzean, "estaturik gabeko nazioen autodeterminazio eskubidea ukatzeko". Diputatu euskaldunak, gainera, kritikatu egin ditu Konsttituzioaren 2. eta 8. artikuluak; izan ere, horien ondorioz, "egoera ukatzaile eta mehatxugarriaren" azpian gaude esan du.



Errekondok esan du erabakitzeko eskubidea bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dela. "Euskal herritarrok gara osasunerako, hezkuntzarako edo sozioekonomia antzolatzeko ze sistema behar dugun erabaki behar dugunak", amaitu du.

 

@ehbilducongreso