Amalur Mendizabal senatariak joan den astelehenean bera kolpatu zuen ertzainaren aurkako salaketa jarri du gaur Donostiako epaitegian. Mendizabalek adierazi duenez, salaketaren helburua erasotzailea identifikatu eta zigortzea da. "Eraso hauek inpunitaterik gabe geratu behar dira", esan du.

Amaiurreko senatariak Iñigo Cabacasen hilketa ekarri du gogora komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan eta gertakari haretan bezala bere aurkako erasoaren atzean ere erantzukizun politikoak daudela nabarmendu du. Ildo horretan, EAJk Ertzaintzaz egiten duen "erabilpen politikoa" salatu du mendizabalek.

Alberto Unamunzaga eta Iñaki Goioaga senatariak eta Maite Aristegi diputatua ere Donostiako epaitegira hurbildu dira Amalur Mendizabali babesa ematera.

@ehbilducongreso