Audientzia Nazionaleko atarian zeuden komunikabideei eginiko adierazpenetan, Xabier Mikel Errekondo diputatuak gatazkaren konponbiderako "elkarrizketa bideak" ireki ditzala eskatu dio Espainiako goebernuari. Era berean, Herrira mugimenduaren aurkako polizia operazioan atxiloturiko persona guztiak askatu ditzatela exijitu du Errekondok.

"Herrirak jardun publiko eta ezaguna burutu du euskal preso politikoen giza eskubideen alde", esan du euskal diputatuak, eta lan horregatik, "euskal gizartearen onespenaz gain, nazioartean ere babesa jaso duela" nabarmendu du.

Xabier Mikel Errekondorekin batera, Maite Aristegi eta Onintza Enbeita diputatuak ere Audientzia Nazionalera hurbildu dira atxilotuei babesa ematera.

@ehbilducongreso