Amaiurrek Pete Cenarrusa Idahoko (AEB) estatu idazkari nagusi ohiaren heriotzaren berria tristura handiz hartu du.

Bizkaitar jatorriko gurasoen semea berau, Idahoko estatu idazkari izan zen 1967tik 2003ra bitarte. Politikari zein pertsona handia zela Euskal Herriaren izaera eta kulturaren babesle sutsu agertu zen autodeterminazioaren zein gatazkaren konponbidearen aldeko ekimen ugari sustatuz.

Inoiz ahaztu ezingo ditugunen artean daude Burgosko epaiketaren aurka Cenarrusa jaunak publikoki adierazi zuen jarrera tinkoa, 2002an Idahoko Legebiltzarrean sustatu zuen Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko ebazpena, eta 2012an hark zuzendutako Foundation for Basque Culture elkarteak Idahoko Estatu Gaietarako Batzordean sustatu zuten bake prozesuarekiko itxaropena azaltzen zuen adierazpena.

Amaiurrek bere dolumin sentikorrenak eman nahi dizkie Pete Cenarrusaren sendiari, bere izena daraman fundazioari eta Idahoko Estatuari.

Agur eta ohore!

@ehbilducongreso