Amaiurrek gogor salatu nahi du bai EAJk eta bai PPk irailaren 11n Blanquerna liburutegian izandako eraso faxistaren aurrean izandako jarrera.

Kontua da, gaur Alderdi Jeltzaleak egindako mozioa eztabaidatu dela senatuan. Mozio horretan, EAJk eraso hori salatu du. Iniziatibaren bigarren puntuak honakoa zioen: "kezkatu egiten gaitu Francoren diktaduraren aldeko ekitaldien hedapenak eta konstituzioaren aurreko sinboloen erabileraren ugaltzeak".

Hala ere, EAJk eta PPk egindako akordio baten ondorioz, bigarren puntu hori aldatu egin da. Horrela, EAJk eta PPk ezkutatu egin dute diktaduraren eta konstituzioaren aurreko sinboloen aipamena. Azkenean, honela onartu da mozioa: "kezka erakutsi nahi dugu ekintza intoleranteen eta indarkeria ideologikoaren aurrean zein demokraziaren kontrako jarreren aurrean. Elkarbizitza eta demokrazia higatzen dituztelako".

Ez dakigu zein arrazoi dela medio onartu duen EAJk PPren emendakin transakzionala, edo zeren truke onartu duen aldaketa hori. Dakiguna da, mozioaren aldaketak irakurrita, badirudiela beroaldi baten ondorioz gertatutako ekintza izan dela, eraso faxista baino gehiago. Are gehiago: halako ekintzen aurrean alderdi batzuek duten argitasun faltak susmatu arazten digu, faxismoa salatu gabe egin nahi dutela historian aurrera. Eta hori onartezina da.

Amaiurrek, hasiera batean, EAJren mozioari baiezko botoa emateko asmoa duen, baina azken orduko aldaketa honen ondorioz, bozketan parterik ez hartzea erabaki dugu.

@ehbilducongreso