Rafa Larreinak RTVEk Amaiurri egiten dion boikotaz galdetu dio Leopoldo Gonzalez-Echenique, Espainiako Irrati Telebista Publikoko presidenteari.



Erakunde horrek berak emandako datuetan oinarritu da euskal diputatua koalizioaren aurkako boikota saltzeko. "Legealdiaren lehen bi urte hauetan ez diguzue elkarrizketa bat bera ere egin", esan du.

Hala ere, Gonzalez-Echeniquek ukatu egin du Amaiurren aurkako boikota sustatzen ari direnik. Horren aurrean, Larreinak esan du "lotsagarria dela boikota dagoenik ukatzea".

Diputatu subiranistak politikari zein komunikabideei arduraz joka dezatela eskatu die, "batik bat, Euskal Herriak bizi duen bakeranzko prozesu baten aurrean".

@ehbilducongreso