Diputatu abertzaleak Europa jasaten ari den defizit demokratikoan sakontzea leporatu dio Cristobal Montoro, Espainiako ogasun ministroari. "Ekimen politiko guztia kontrol politiko eta sozialik gabeko teknokraziarantz doa", esan du.



Ildo horretan, Rafa Larreinak adierazi du Erantzukizun Fiskaleko Aginte Independientea ez dela independientea eta ez duela aurrekontu arduratsuagoak egiteko balio. Are gehiago, bere hitzetan "kontrol politiko eta sozialik gabeko erakunde birzentralizatzailea da".

Euskal diputatuaren arabera PP eta PSOE dira Espainiako estatuak bizi duen aurrekontu "kaosaren" arduradun bakarrak

Lege honi Amaiurrek ezezko botoa emango diola iragarri aurretik, Larreinak gogoratu du Fitch Raiting agentziak esandakoa, alegia, Gipuzkoa Espainiako estatua baino bi puntu gorago egon daitekeela.

@ehbilducongreso