Sabino Cuadrak kritikatu duenez lanaldi partzialeko egoeran dauden langileen egoera arautzeko lege proiektuak ez du bere helbururako balio. "Lege honek ez du langile horien bazterketa eta ilegalitate egoera konponduko", esan du diputatu abertzaleak.



Euskal diputatuaren arabera gainera, lege dekretu hau Espainiako gobernuak, CCO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta CEPYME erakundeek erdietsitako akordiotik dator.

Cuadraren ustez, PPren gobernua haratago joan eta akordio horrek jasotzen zuen puntu positibo bakarrenetakoa albo batera utzi du. Alegia, Europako Batasuneko Justizia Epaitegiak eta Espainiako Konstituzio Epaitegiak berak ebatzi legez, lege dekretuak ez die langile horiei gutxieneko pentsioa bermatzen.

Euskal diputatuak gainera, lege honen izaera birzentralizatzailea salatu du. "Negoziazio kolektiboari dagokionean euskal gehiengo sindikalari muzin egin eta estatuko sindikatu handiei mesede egiten die lege honek", adierazi du Sabino Cuadrak.

@ehbilducongreso