Kataluniako egunkari batek argitaratutako informazioari buruzko argibideak eskatu dizkio koalizio subiranistak Espainiako barne ministerioari. Informazio horren arabera, Gure Esku Dago herri mugimenduaren eta ANC Biltzar Nazional Katalanaren arteko ustezko harremanak ikertzen ari dira Espainiako segurtasun indarrak.

Joan den astelehenean hainbat galdera erregistratu zituen Jon Inarritu diputatuak, barne ministerioak idatziz erantzun diezaizkigun. Amaiurren ustez herri mugimendu horietako hainbat kide zelatatu dituzte barne ministerioaren aginduz eta horregatik jakin nahi dugu zein personari jazarri dion poliziak. Jakin nahi dugun bestea jazarpen horiek epaileren baten aginduz izan diren ala ez.

@ehbilducongreso