Iker Urbina Amaiurreko diputatuari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Faktoria saioan:

{audio}http://www.eitb.com/multimedia/audios/2013/08/21/1174408/20130821_13535810_0006191952_002_001_CORTE_EITBCO.mp3{/audio}

Urbinak udako gertaera politikoen errepasoa egin du; esan du PP egoera lokaztu nahian dabilela etengabe, Euskal Herrian zabaldu den garai berri eta itzuliezina zapuztu asmoz. Horren harira, herritarren aldetik ikusitako jarrera nabarmendu nahi izan du, oso positiboa izan baita. Urbinak azpimarratu du martxan den prozesuak aurrera egingo badu herri honek eta berau ordezkatzen duten eragile guztiek -nazioarteko komunitatearen bultzadaz- egiteko gai garenari esker izango dela. "Euskal herritarrak izan behar dute/dugu soluzioen protagonista eta hartzaile bakarrak.".

Beste gai batzuei ere heldu die diputatuak, besteak beste, desarmatzeari buruz hitz egin du eta baita Donostian ospatuko den alkateen konferentziaz ere.

@ehbilducongreso