Jon Iñarritu, Amaiurreko diputatua Gibraltarren egon da egun hauetan elkartasuna adierazteko La Linea eta Gibraltarreko herriei, hauek arazotan dabiltza PPko gobernuaren zorrozkeriak sortu duen itxurazko gatazkagatik. Esan behar da Amaiurrek Kanpo Arazoetako Ministroa den Jose Manuel Garcia Margalloren agerraldia eskatu duela zergatik ari diren horren modu tamalgarrian jokatzen azal dezan.

Iñarrituk "Gibraltarreko herriaren borondatea errespetatu dezatela" eskatu du eta gobernuari eskatu dio "Gibraltarreko eta inguru herrietako, La linea eta Algeciras bezalako auzokideen arteko harremanak ez zikintzeko eskatu dio". Amaiurreko diputatua Gibraltarreko presidente ordearekin eta La linea eta Gibraltarreko langileen ordezkariekin eta eragile sozialekin bildu da.

 

Aralarreko ordezkaria eta Amaiurreko Diputatua salatu duenez "PPren gobernuak ez du onartu nahi Gibraltarreko herriaren erabakitzeko eskubidea eta hiritarrak kaltetzen dituzten itxurazko gatazkak sortzen ditu estatu espainiarrak eta bereziki Alderdi Popularraren krisi sakona" . Iñarrituren hitzetan langileen eskubideak "guzti horren gainetik egon behar dira, eta kasu honetan Euskal Gatazkan bezala elkarrizketarako gaitasun eza adierazten du Alderdi Popularrak"

@ehbilducongreso