Kataluniako presidente Quim Torrarekin bilduko da bihar, Generalitateko jauregian, Jon Iñarritu, EH Bilduko senataria. Torrak arratsaldeko 19:00etan egingo dio harrera Iñarrituri eta, besteak beste, egungo ezohiko egoera politikoa, Kataluniako preso eta iheslarien egoera eta Euskal Herrian nahiz Katalunian burujabetza lortzeko bidean ematen ari diren pausoak izango dituzte hizpide. Bilkurak, halaber, euskal independentisten eta Kataluniakoen arteko harremanak estutzea du helburu.

Iragan maiatzaren 17an karguaren zina egin zuenetik, ofizialki, Kataluniako presidente berriarekin biltzen den lehen euskal ordezkaria izango da hala EH Bilduko senataria. Ateak itxita bilduko dira Torra eta Iñarritu, baina medio grafikoek argazkiak egin ahalko dituzte hasieran. Bilera amaitzean, senatari subiranistak agerraldia egingo du Sala Clavé aretoan.

@ehbilducongreso