Marian Beitilarrangoitiak adierazi duenez, Rajoyren gobernuak onartutako gastu sabaiaren aurkako botoa emango du EH Bilduk. “Madrilek erabakitzen duelako zenbat zorpetu gaitezkeen, eta ez du kontuan hartzen zein den aurre egin behar diogun egoera ekonomiko eta soziala”.

Diputatu subiranistak salatu du Espainiako Gobernuak zorpetzeko gero eta aukera txikiagoa uzten diela erkidegoei eta udalei. “Eta, hain justu, erkidegoak eta udalak dira inbertsio sozial handiena egiten ari direnak, gizarte kohesioa bermatu behar dutenak, tokian tokiko ehun produktiboa bultzatu behar dutenak, langabeziari aurre egiteko jarduera ekonomikoa lagundu behar dutenak eta gehien behar dutenei lagundu behar dietenak”.

Horren guztiaren aurrean, defizit osoa bere baitan hartze duela estatuak agertu du Beitialarrangoitiak. “Defizita ordaintzea egin beharreko politika sozialen aurretik jartzen du”.

Rajoyren gobernuak onartutako gastu sabaia azken urteetako austeritate politiken jarraitzea dela esan du EH Bilduren diputatuaj. “Defizitaren kontrola lehenesten dute eta ez diete aurre egiten bizi dugun errealitate sozialari”.

@ehbilducongreso