Biharko, azaroaren 14rako, Estatuan deituta dagoen greba orokorra dela eta, Amaiurrek jakinarazten du koalizioaren kide guztiek ez dutela bat egiten deialdiarekin. Hala ere, Estatuko sindikatuek eta eragile sozialek deitu duten grebaren arrazoiekin bat gatozen legez, Amaiurrek deialdiarekiko elkartasuna adierazi nahi du.

Horregatik, Amaiurreko diputatuak ez dira Espainiako kongresuko osoko bilkurara joango. Soilik gure diputatuetako bat joango da dagokion interbentzioa egiteko aurrekontuen eztabaidan. Interbentzio horretan grebari buruzko aipamena egingo du.

@ehbilducongreso