Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak komunikabideen aurrean esan duenez, "etxe kaleratzeen arazoa ez da teknikoa; politikoa eta soziala baizkik". Cuadrak gaineratu du ezin direla harriak inoren teilatura bota sei aditu bilduta egon diren bilera batean. Cuadrak defendatu du gizarte erakundeek eta arazo honek eragingo dien herritarrek ere parte hartu behar dutela erabakietan.

Bestalde, diputatu soberanistak azaldu du edozein konponbide zein akordiok atzera eragina izan behar duela. Izan ere, gogoratu duenez, 2007tik hona 400.000 hipoteka exekutatu dira, 185.000 etxe kaleratze egin dira. "Hauei persona guztiei ere konponbidea eman behar zaie bizi duten egoera muturrekoa delako", esan du.

Banketxeek "muturreko larritasuneko kasuetan" urte biko moratoria ezartzeko hartu duten erabakiaz ere mintzatu da Cuadra: "goitik behera aldatu behar dira hipoteken legedia eta alokairuak arautzen dituzten legeak". Cuadraren berbetan, "horrela bakarrik konpondu ahal izango da arazo hau".

"Muturreko larritasun egoerak izango ote ziren Jose Miguel Domingo grandarrarena eta Amaia Egaña barakaldarrarena?", galdetu du Amaiurreko diputatuak.

Cuadrak EHBilduk egin duen proposamena gogora arazi du: Euskal Herrian husten diren etxebizizten kudeaketaz arduratuko den erakunde publikoa sortzea, eta alokairu soziala bultzatzea.

@ehbilducongreso