Kongresuak hiru puntu jasotzen dituen legez besteko proposamena onartu du gaur. Lehenak, zentral nuklearra berriz ez irekitzeko eskaria jasotzen du.

Bigarrenik, segurtasun baldintzetan eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren begiradapean zentrala eraistea eskatzen dio Rajoyren gobernuari. Eta hirugarren puntuak kaltetutako eskualdearen berrindustrializaziorako plangintza alternatiboa martxan jartzeko eskaria jasotzen du.

Testua hainbat talde parlamentariok adostu dute eta joan den otsailaren 22an industria batzordean onartutako berbera da.

Oskar Matutek “gizartearen nahia” entzun eta betetzeko eskatu dio PPren gobernuari. “Euskal gizartearen gehiengoak esan dizu. Parlamentu honen gehiengoak ere gaur esan dizu, eta beraz mehatxu hau gure bizitzetatik ezabatu ezazue”, esan du diputatu subiranistak. Eta gehitu duenez, “zoritxarrik” ez izateko modurik onena “badaezpadako” neurriak hartzea da.

@ehbilducongreso