EH Bilduko senatariak Sareri “lapurtutako” dirua itzultzea exijitu dio Estatuari. Senatari subiranistak gogor hitz egin du PPren gobernuaren aurka. “Noiz eta gaur, otsailaren 23an (23-F) etorri behar izan dugu berriz ere euskal herritar batzuri elkartasuna adieraztera”, esan du.

Bere hitzetan, “Estatuaren lapurreta baten aurrean gaude” eta beraz, lapurtutakoa itzuli behar du lehenbailehen. Era berean, salbuespenezko politikak behingoz albo batera utzi ditzala eskatu dio Rajoyren gobernuari.

EH Bilduren izenean Oskar Matute diputatua eta Jon Iñarritu senataria hurbildu dira Audientzia Nazionalera Sare mugimenduari elkartasuna adieraztera.

@ehbilducongreso