Marian Beitialarrangoitiak, beste sei gipuzkoar diputatuekin batera, Gipuzkoako autoeskoletako langileen egoerari buruzko ekimen parlamentario bat aurkeztu du. Bertan, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioari eskatzen zaio enplegu publikorako eskaintza bat onartu dezala behin betirako bete ahal daitezen egun bete gabe dauden plazak, ikasleei eta Gipuzkoako autoeskolei zerbitzu egokia emateko ezinbestekoak direnak.

EAJ, Podemos, PSOE eta EH Bilduko sei diputatuk sinatu dute Legez Besteko Proposamena, non Espainiako Gobernuari eskatzen dioten elkarrizketa prozesu bat ireki dezala Eusko Jaurlaritzarekin, gidabaimenak emateko funtzioak eta zerbitzuak EAEra transferitzeko helburuarekin.

EH Bilduko diputatuak azpimarratu duenez, “garrantzitsua da Diputatuen Kongresuan ordezkatuta gauden lau indar politikoek elkarrekin aurkeztu izana ekimen hau, gipuzkoar guztien onerako izango dena”.

@ehbilducongreso