Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak argindarraren prezioa euri faltarekin lotu izana “iraingarria” dela esan du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak. “Argindarraren prezioa ez da euriaren ondoriozko ezer. Gobernuak urte luzeetan egindako politiken ondorioa da”, gogoratu du. Gaineratu duenez, “ez zaigu serioa iruditzen euria egingo duela esan eta horrek argindarraren prezioa jaitsiko duela esatea”.

Espainiako Gobernuak urteetan egindako politikek herritarren interesak baino energia enpresa handienak interesak jarri dituela aurretik salatu du Beitialarrangoitiak. “Horregatik, Rajoy presidenteak egindako adierazpenak irainak dira herritarrentzat, bereziki negu latz honetan argindarra ordaindu ezinean, hotza pasatzen edo oinarrizko beharrak ase ezinda dauden herritarrentzat”.

@ehbilducongreso