Koalizio abertzaleak batzorde eta osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko den mozioa aurkeztu du.

Erregistratutako ekimenak hiru puntu ditu, tiro poligonoaren itxiera eskatuz eta zonaldea “Biosferaren erreserba naturaltzat” har dadin eskatuz. Bardeetako junta eta Ministerioari 2018an erabilera akordioa luztau ez dezaten eskatzen du EH Bilduk aurkeztutako mozioan eta azkenik, bakearen aldeko kulturaren aldeko konpromezua zabaltzeko aldarrikapena egiten du.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak, pasa den urtarrilaren 23an Nafarroako Parlamentuak Bardeetako tiro poligonoaren kontra eta bere itxieraren alde onartutako ekimena azpimarratu du.

“Nafar Parlamentuak onartutako adierazpenak esaten duen moduan, Bardeetan segurtasuna ez dago ziurtatuta. Horretaz gain badaude, eremu militar honen itxiera eskatzeko argudio ekonomiko, sozial eta baita medioanbientalak ere” adierazi du Beitialarrangoitiak.

2018an, Estautak eta Bardeetako komunitateak, berrikusi beharko dduten erabilera hitzarmenaz, EH Bilduko diputatutak argi adierazi du: “bada unea zonaldeko herrien garapen ekonomikoa bultzatuko duten bestelako ereduak landu eta aztertzeko, beren baliabide turistiko ta naturalak sustatuz”.
Aipaturiko mozioaz gain, Marian Beitialarrangoitiak, Bardeei buruzko galdera sorta ere aurkeztu du diputatuen kongresuan.

@ehbilducongreso