Koalizio subiranista Alvaro Nadal energia ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du gaur.

Oskar Matute diputatuak esan du “Garoña berriz irekitzearen aldeko CSNren txostena dela eta azalpenak eman behar dituela Espainiako gobernuak”. Bere esanetan, “Nuclenor bezalako energia lobbyen edo herritarren osasunaren alde dagoen argitu behar du energia ministroak”.

Bere ustez “euskal gizarteak ezin du Damoclesen ezpataren azpian gehiago bizi”. “Garoñako zentrala zaharkitua dago eta arriskutsua da”, esan du eta gogoratu “estatuko energia osoaren %1a besterik ez duela ekoizten Garoñak”.

Matutek zentralaren behin betiko itxiera eta eraispena exijitu du, “euskal erakundeek eta euskal gizarteak berak eskatu legez”. Diputatu subiranistak energia berriztagarrien aldeko defentsa egin du.

@ehbilducongreso