Senatuko barne eta segurtasun gaietarako batzordea bisita ofiziala egiten ari da gaur Sevilla II espetxera. Hori dela eta Iñaki Arakama eta Rufino Arriaga presoek Jon Iñarritu senatariarekin bilera eskatu zuten. Hala ere, gaur bertan Espetxe Zuzendaritzak atzera bota du eskaera “isolamenduan daudela argudiatuz”.

Euskal senataria aipatu batzordeko kidea da eta gainontzeko senatariekin batera Sevilla II-ko espetxean dago une honetan bisita ofizialean. Jon Iñarrituk “presoen bizi baldintzak eta Espetxe Zuzendaritzaren gardentasun eza salatu ditu”.

“Espainiako Guantanamoetako batean gaude”, esan du Iñarrituk Sevilla II-ko espetxeari erreferentzia eginez eta euskal presoekiko “mendeku politikari” amaiera eman eta gatazkaren konponbidean urratsak eman ditzala eskatu dio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso