Marian Beitialarrangoitiak etxegabetzeei aurre egiteko dekretuari buruzko balantzea egin dezala eskatu dio Espainiako gobernuari.

Hain zuzen, 6/2012 Errege Dekretuaz, baliabide ekonomikorik gabeko zordun hipotekarioak babesteko urgentziazko neurriez galdetu du euskal diputatuak.

Besteak beste, zorra berregituratu dutenen kopurua jakin nahi du diputatu subiranistak. Era berean, dekretua bete duten kreditu entitateei buruzko datuak eskatu ditu Beitialarrangoitiak.

@ehbilducongreso