Koalizio subiranistak aurkeztu duen Legez besteko Proposamenak bi puntu ditu. Lehenak legea arbuiatu egiten du. Bigarrenak aldiz, legea ahalik eta azkarren indargabetzeko eskatzen dio Espainiako gobernuari.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Marian Beitialarrangoitiak esan du “Entitate Txikien aurkako eraso zuzena dela Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea; euren eskuduntza eta izatearen aurkako erasoa”. Bere ustez, Rajoyren gobernuaren lege horrek “izaera bizentralizatzailea dauka eta herritarren zerbitzura dauden administrazioen funtzionamendua kaltetu eta mugatzen du”.

EH Bilduren arabera, “lege horrek ezartzen dituen betebeharrek Entitate Txikien bizkarrean jartzen ditu Espainiako estatuaren egiturazko krisiaren ondorioak, sistema publikoaren kalterako eta finantza sektorearen mesedetan beti ere”. Euskal koalizioaren ustez, neurri horien aplikazioa eta idazkari eta kontu-hartzailearen figuraren indartzeak Entitate Txikien eginkizun politikoa kudeaketan disolbatuko du. Eta era berean, kontrol handiagoa ezartzen du Admnistrazio Publikoetan lanean ari direnengan”.

EH Bilduk osoko bilkurarako zein batzorderako aurkeztu du Legez besteko Proposamena.

@ehbilducongreso