Jon Iñarrituk Louko aireportuari buruzko idatzizko dozena bat galdera egin ditu. Eta horrezaz gain, pista alboan dagoen lindano zeldari buruzko txostena ere eskatu du.

Galderetako batzuk aireportuaren segurtasunari buruzkoak dira, lurreko erradarrari eta lindano zeldari buruzkoak, adibidez.

Iñarrituk aireportuko azpikontrataturiko zerbitzuez jakin nahi du ere bai. Pasaiariak hegazkinetara igotzeko pasarelen zerbitzuaz, hain zuzen.

Senatari subiranistak 2017ko AENAren aurrikuspenez ere galdetu dio Espainiako gobernuari.

Azkenik, Foronda, Noain, Hondarribia eta Loiuko aireportuetako datuak eskatu ditu Jon Iñarrituk.

@ehbilducongreso