Berlingo atentatu yihadistako biktimetako baten aurka sare sozialetan jaurti dituzten irain eta mespretxuez galdetu dio Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak PPren gobernuari. Iñaki Ellakuria bilbotarra da hain zuzen joan den astelehenean zauritutako gaztea.

Senatari subiranistaren ustez Ellakuriaren aurkako mezuak gorroto eta terrorismoaren gorazarre delituak izan litezke. Eta baita biktimen aurkako mespretxu eta irainak ere.

Iñarrituk jakin nahi du Espainiako gobernuak gertatutakoaren berri duen. Era berean, segurtasun indarrek ikerketarik zabaldu duten ala ez jakin nahi du EH Bilduko senatariak.

@ehbilducongreso