Oskar Matute diputatuak gogor salatu du defentsa ministerioaren “gihar ekonomikoa” indartzeko Maria Dolores de Cospedalek egin duen iragarpena.

“Defentsako aurrekontua %30 handitzeko egitasmoa herritarren gehiengoaren aurkako iraina da. Izan ere, euren eskubideak egunez egun murrizten ari dira”, esan du EH Bilduko diputatuak.

Matutek gogoratu duenez, “euskal herritarrei ere kalte egiten die defentsa ministroaren erabaki horrek”. Bere esanetan, “kupoaren bitartez hazkunde militarista horren konplize egiten gaitu Espainiako gobernuak”, eta berretsi egin du “okerren bizi diren herritarrei baliabide sozial gehiago bideratu beharko lizkiekela gobernuak”.

@ehbilducongreso