EH Bilduko diputatuak legealdi honetako lehenengo ahozko galdera egin dio Espainiako gobernuari. Oskar Matute eta Soraya Saenz de Sanatamariaren arteko buruz burukoak argi utzi du koalizio subiranistak Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako herritarren interes eta eskubideak defendatuko dituela. Hau da, Hego Euskal Herriaren ordezkari gisa doala Madrilera.



Euskal erakundeen lege eta arauei Espainiako gobernuak aurkezturiko helegiteez galdetu du Matutek. Presidenteordearen erantzuna aldiz, EHBilduko diputatua ez dela Nafarroako ordezkaria. Bere erantzunak ordea, ez du eztabaidaren norabidea aldatu.

“Hitz egiten ari garen helegiteek ez dute horrenbeste konstituzioaren funtsa kaltetzen. Hitz egiten ari garena ez dago horrenbeste zuk aipatzen zenuen espainiar subirania nazionalarekin lotuta. Etxegabetzeez, osasun zerbitzuen birordaintzeaz, kanabisen clubei buruz, fracking-az, etxebizitza eskubideaz... horretaz guztiaz ari gara. Zure gobernuak hori guztia geldiarazi du euskal jendartea hobeto bizi dadila galaraziz”, leporatu dio Matutek Soraya Saenz de Santamariari.

@ehbilducongreso