Zadorra eta Oiolako (Barakaldo) urtegiak Diputatuen Kongresura “itzuli” dira. Oraingoan, Amaiurrek egin bezala, EH Bilduren eskutik. Bi urtegi horietan agertu diren substantzia toxikoen afera beti izan da lehentasun bat koalizio subiranistarentzat.

Kasu honetan, Ekologistak Martxan taldeak eginiko galderei Europako Parlamentuko Eskarietarako Batzordeak eman zien erantzuna ekarri du gogora Oskar Matutek. Diputatu subiranistak dioenez, Batzordearen arabera Espainiako estatuak “CHC eta Lindano kutsadurari aurre egiteko 15 milioi euroko aurrekontua duen plangintza berezia jarri du martxan”.

Horregatik plangintza horri buruzko xehetasunak eskatu dizkio Matutek Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso