Joan den asteburuan Huelvako espetxera zihoan furgoneta batek izandako ezbeharraz galdetu du idatziz koalizio subiranistak.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak, besteak beste, sakabanaketa politika indargabetzeko asmorik duen galdetu dio Rajoyren gobernuari. Are gehiago, sakabaneketak errepideetan 16 hildako utzi dituela eta, “errusiar erruletatzat” jo du politika mota hori.

Aurten zazpi dira jada sakabanaketak eragindako trafiko ezbeharrak.

@ehbilducongreso