Marian Beitialarrangoitiak gogor kritikatu du Altsasuko gertakarien harira Espainiako gobernuak erakutsi duen jarrera. Kazetariei eginiko adierazpenetan, euskal diputatuak “oso larritzat” jo ditu atxiloturiko sei lagunen espetxeratzea.

“Gobernuari dei egiten diogu azken bost urte hauetan Euskal Herrian izan diren aldaketak onartu ditzala behingoz. Eta beraz, probokaziorik ez dezala egin eta etorkizuneko elkarbizitza oinarri sendoetan eraikitzeko lanera lotu dadila behingoz”.

Bere ustez, “entitate politikorik izan ez arren, entitate hori eman nahi zaion tabernako liskar baten aurrean gaude”. Eta gehitu duenez, “ustezko gorroto delitu batetik Covitek elikatu duen terrorismo delitu batera pasa gara”.

Beitialarrangoitiak “iraganera eraman nahi gaituen operazio zakar bati berniz juridikoa” ematea leporatu dio Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso