Era berean, barne ministerioari zuzendutako galdera sorta aurkeztu du koalizio subiranistak.

Marian Beitialarrangoitiak hainbat ekimen aurkeztu ditu gaur Diputatuen Kongresuan urriaren 25ean Espainiako poliziak Iruñean duen komisaldegian gertatutako heriotza argitzeko asmoz.

“Itzal asko daude gertatu denaren inguruan. Horregatik, Espainiako gobernuak Nafarroan duen ordezkariak argibideak eman behar ditu norbaitek ardurak bere gain hartu behar balitu, har ditzan”, esan du Marian Beitialarrangoitia diputatuak.

Koalizio subiranistak egun hartan gertatutakoari buruzko informazio zehatza eskatu du ere idatziz. Beitialarrangoitiak atxiloketaren arrazoiaz gain atxiloketaren unean gertatu zenaz jakin nahi du.

@ehbilducongreso