Barne ministroaren urgentziazko agerraldia, hesian dauden kamerek hartutako irudien kopiak eta gertatutakoari buruzko txostenak eta idatzizko hainbat galdera aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan.

Joan den irailaren 10eko gertakariak argitu nahi ditu koalizio subiranistak. Ceuta inguratzen duen hesia gurutzatu zuten ehun bat etorkin legez kontra kanporatu zituzten Espainiako indar militarrek eta Marokoko lurretan zeudela, indar militar marokoarrek “gogor” jipoitu zituzten Marian Beitialarrangoitia diputatuak salatu duenez.

Euskal diputatuak esan duenez, Amnisty International bezalako erakundeek ere behin eta berriz salatu dute “kanporaketa horiek legez kontrakoak dira, baita atzerritartasun legearen erreformaren ondoren”.

Beitialarrangoitiak berretsi egin du “iraganean bezala, orain eta etorkizunean ere gehien sufritzen dutenen alboan egongo dela EHBildu, baina batez ere, gerretatik eta miseriatik ihesi datozen migratzaileen alboan”. Ildo horretan, “kanporaketa horiek legez kontrakoak direla salatu du diputatu subiranistak, besteak beste, migratzaileen giza eskubideak urratzen dituztelako”. “Ez dugu zertan Palestinara, Mexicora edo Hungriara joan beharrik horma lotsagarri bat ikusteko”, esan du.

@ehbilducongreso